'Gertukoak' maiatzak 16 | Informazio lokala | EITB Audioak
Euskadi Irratia 'Gertukoak' maiatzak 16 2012-MAI.-16 Gipuzkoako Foru Aldundiak zergak igo egingo ditu. Helena Franco Ogasun diputatuak aurreratu berri duenez, udal zergak, sozietateen gaineko zerga eta aberastasun handiei ezarritako zergak igotzeko asmoa du Aldundiak. Hilaren amaieran aurkeztuko die proposamena oposizioko taldeei. Donostiako Udalak Tabakaleran eta Kursaalen lanak egin ahal izango ditu datozen urtetan.
17:31
B_aldea B Aldea ![]()
NAICA taldeak FISH TACO diskoa aurkeztuko digu gaur...afalordurako ez da plan txarra ezta? http://t.co/8v7NJMRP
Retuita: GAZTEA
EITB Kulturako bideoa: Naica | EITB Bideoak
Naica taldearen lehenengo diskoaren grabaketaren detaile guztien berri izango dugu bideo honetan.
17:14
euskadi_irratia Euskadi Irratia ![]()
Nazionalizazioez eta espropiazioez, ostegunean 'Faktoria'n http://t.co/vvUs0zA9 #irratia
Nazionalizazioak eta espropiazioak| Faktoria | aztergai | EITB Irratia
Durbanen uraren gaineko proiektua abiatu duen Izaro Lizarralderekin ere arituko dira solasean. Goizeko 10:00etan Iñigo Iruretagoiena EHU-ko irakslearekin, Iñaki Etaioa Askapenako kidearekin eta Fabio Gonzalez soziologoarekin nazionalizazioez eta espropiazioez hitz egingo dute 'Faktoria'n. 11.30ean, bestalde, Durbanen uraren gaineko proiektua abiatu duen Izaro Lizarralderekin arituko dira solasean.
17:10
B_aldea B Aldea ![]()
NAICA taldeak FISH TACO diskoa aurkeztuko digu gaur...afalordurako ez da plan txarra ezta? http://t.co/8v7NJMRP
EITB Kulturako bideoa: Naica | EITB Bideoak
Naica taldearen lehenengo diskoaren grabaketaren detaile guztien berri izango dugu bideo honetan.
16:42
eguraldia eguraldia ![]()
Ondorengo orduetan izango dugun #eguraldiaren berri, bideo honetan: http://t.co/Ep4f4VCb
Eguraldiaren bideoa | Euskadiko eguraldiaren iragarpena | EITB Bideoak
Eguraldiaren bideoa | Euskadiko eguraldiaren iragarpenaren inguruko bideoa
16:32
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Greziarrek milaka milioi euro atera dituzte banketxeetatik http://t.co/odLcXg0s
Krisia | Greziarrek milaka milioi euro atera dituzte banketxeetatik | EITB Albisteak
Greziak bizi duen desoreka politiko eta ekonomikoak eraginda, joan den maiatzaren 7tik, greziarrek 1.000 milioi euro atera dituzte bankuetatik. Gobernu berria eratzeko ezintasunak eta hauteskundeak errepikatzeko deialdiak ezinegona eraman dute Greziarra eta hango herritarrak banketxeetan eta aurrezki kutxetan dituzten milioika euroak ateratzen ari dira.
16:23
euskadi_irratia Euskadi Irratia ![]()
'Gazta zati bat', osteguneko 'Mezularia'n http://t.co/TwFF09r1 #irratia
Gazta zati bat | osteguneko 'Mezularia'n | EITB Irratia
A.E. Gazta zati bat proiektuaren atzean dagoen Angel Oiarbide idiazabaldarra 'Mezularia'n izango da ostegunean arratsaldeko bostetan. Ekonomiaz ere hitz egingo dugu Xabier Alkortarekin biharko irrasaioan. Seietatik aurrera, berriz, harremanen tertulia egingo dute Unai, Agurtzane, Joanes eta Aiorarekin?
16:21
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Negoziazio politikorik izango ez dela esan dio lehendakariak ETAri http://t.co/CSaLP47Y
Negoziazio politikorik izango ez dela esan dio lehendakariak ETAri | EITB Noticias
"Indarkeria behin betiko amaitu iragarri ostean, existitzen jarraitzeak" ez du zentzurik lehendakariarentzat. "Euskal gatazka politikoaren" inguruan "inola ere ez da negoziaziorik egongo" esan dio Patxi Lopez lehendakariak ETAri. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuekin "elkarrizketa zuzena" hasteko ordezkaritza izendatu duela jakitera eman ostean egin ditu adierazpenak lehendakariak.
16:21
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Akordio batera iritsi dira Asturiasen PSOE eta UPyD http://t.co/D4EaVdTk
Akordio batera iritsi dira Asturiasen PSOE eta UPyD | EITB Noticias
UPyDko diputatuaren babesa ezinbestekoa zen PSOE-IU eta Foro-PP koalizioen berdinketaren aurrean. PSOE eta UPyD legegintzaldirako akordio batera iritsi dira. UPyDko diputatuaren babesa ezinbestekoa zen PSOE-IU eta Foro-PP ustezko akordioen berdinketaren aurrean: bi koalizioak 22 diputaturekin. Era honetan, Javier Fernandez hautagai sozialista izango da Asturiaseko presidente berria, Francisko Alvarez-Cascosen (Foro) ordez.
16:18
DidaGaztea Dida ![]()
@jongotzon -en kantu pertsonalizatua Nerearentzat izan da!! Sweet child o' mine uhh! #didagaztea http://t.co/v0hwWRnz
Retuita: GAZTEA
'Dida' | Jon Gotzonen kantu pertsonalizatua Nerearentzat | EITB Audioak
Entzun gaurko kantu berezia.
16:03
radioeuskadi Radio Euskadi ![]()
Erretratoak. Vudy: Vudy. Serafin du izena baina behin auzokide batek Woody Allenen antza zuela esan zion, eta ha... http://t.co/8i31KDjw
Erretratoak. Vudy | Libros y Literatura | Pompas de Papel
Inicio >general > Erretratoak. Vudy Vudy. Serafin du izena baina behin auzokide batek Woody Allenen antza zuela esan zion, eta harrezkero horrela esaten diote. Vudy. Berari hasieran ez zitzaion gustatzen baina Faustinoren tabernan Woody Allenen pelikula bat jarri zuten. Eta orduan konturatu zen bazuela aire bat. Pasta betaurrekoak, arroparekiko indiferentzia, ibilkera despistatua.
15:52
GAZTEA GAZTEA ![]()
Ikusi Ondarroatik bidalitako bideoklipa! Animatu eta parte hartu #gaztea-ren bideoklip lehiaketan! http://t.co/cK60iCcO
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa | EITB Bideoak
Sirokaren ''Musikaz gozatu'' kantaren bideoklip hau jaso dugu Gaztearen lehiaketan.
15:22
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Arrisku saria baretu egin da, Banku Zentralak esku hartuko duelakoan http://t.co/jHFItO2Y
Arrisku sariak 500 puntuko muga gainditu du lehen aldiz | EITB Albisteak
Espainiako arrisku sariak 500 puntuko muga lehen aldiz gainditu ostean, 490 punturaino erori da; izan ere, baliteke Europako Banku Zentrala Espainiako zorra erosten hastea. Espainiako arrisku saria baretu egin da eta 490 punturaino egin du behera, Greziako berri txarrak ezagutu ostean; izan ere, merkatuak Europako Banku Zentralaren esku hartzea eta edozein unetan Espainiako zorra erosten hastea espero baitu.
15:03
eitbkirolak EITB Deportes ![]()
#Giro ko irudiak ditugu jada http://t.co/S5CFs2o7 Ez galdu gaurko etapa @XabierUsabiaga
Kirolak zuzenean|Futbola|Pelota|Frantziako Tourra|Txirrindularitza|EITB Kirolak Zuzenean
Futbol partidak zuzenean ikusi, Frantziako Tourra 20111, pelota, txirrindularitza, arrauna eta kirol gehiago eitb.com-eko kirol atarian
14:53
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
@urtzai Eskerrik asko oharragatik! Titularra ez zen zuzena eta aldatu dugu dagoeneko. Hurrengoan ere gustura jasoko ditugu zuen iritziak!
14:35
euskadi_irratia Euskadi Irratia ![]()
#oilategia Famatuen irlako partaideak 'Oilategia'n abestu dute http://t.co/GkDEXeh9
Famatuen irlako partaideak abeslari | OIlategia | EITB Audioak
Donostiako Hiru Damatxoren bertsio berri batzuk abestu dituzte. On egin!
14:15
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Ekainaren 17an errepikatuko dituzte hauteskundeak Grezian http://t.co/Us34U4lW
Greziak ekainaren 17an errepikatuko ditu hauteskundeak | EITB Albisteak
Joan den maiatzaren 6an egin zituzten hauteskundeak, baina ordutik hona Gobernu berria osatzeko saiakera guztiek huts egin dute.
14:02
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Donostialdeko metroa 2015ean iritsiko da Altzako geltoki berrira http://t.co/wQWuYpUM
Donostialdeko metroa 2015ean iritsiko da Altzako geltoki berrira | EITB Albisteak
Garraio sailburua gustura agertu da Donostiako auzo horretako biztanleek garraio "publikoa eta modernoa" izango dutelako "behingoz". Donostialdeko metroa 2015ean iritsiko da Altzako lur azpiko geltoki berrira, Iñaki Arriola garraio sailburuak Herrera-Altza zatiaren esleipenaren aurkezpenean jakinarazi duenez. Arriolak Ernesto Gasco Garraio sailburuordearekin batera eman du iragarpena.
13:54
euskadi_irratia Euskadi Irratia ![]()
#arratsaldekoa Piarres Trounday bere bizitzako galernak bildu ditu http://t.co/hLmCIfaJ
Piarres Trounday bere bizitzako galernak bildu ditu | Audioa | | EITB Audioak
Izen horixe, 'Galerna' liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearen eskutik. Berarekin izan gara lan berri honetaz gehiago jakite aldera.
13:25
euskaltelebista ETB ![]()
RT @eitbcom: 'Bi eta Bat' telesailaren atariko berezia gaur: http://t.co/oQd0CsvW 22:10ean ETB-1en #bietabat
'Bi eta Bat'en | atariko berezia | reportajea asteazken honetan | EITB telebista
Datorren astean, Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain protagonista dituen telesailaren atal berriak ematen hasiko da ETB. 'Bi eta Bat' telesailaren atal berriak estreinatuko ditu ETBk maiatzaren 23an. Atariko gisa, orduko 'Bi eta Bat' gogoratu eta atal berriak aurkezteko, erreportaje berezia eskainiko du ETB-1ek asteazken honetan. 90.
13:14
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
ELA eta STEE-EILAS sindikatuek ez dute greba egingo maiatzaren 31an EAEn http://t.co/kJdPui01
ELAk eta STEE-EILAS sindikatuek ez dute greba egingo maiatzaren 31an | EITB Albisteak
Bi sindikatuek egoera aztertu dute eta greba-eguna "borroka eta mobilizazio" egun bilakatzea erabaki dute. ELA eta STEE-EILAS sindikatuek ez dute grebarik egingo maiatzaren 31n EAEko sektore publikoan, Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen aurrean protesta egiteko. Egoera aztertuta, greba-eguna "borroka eta mobilizazio" egun bilakatzea erabaki dute.
13:14
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Ares Herrizaingo sailburuak azaldu duenez, "zantzu guztien arabera, Elorrioko erasoak ez dira kale borroka" http://t.co/VcAURFpp
Elorrioko batzokiari harriak bota dizkiote eta lonja bat kiskali dute | EITB Noticias
Batzokiaren zenbait leiho harrikadaz hautsi dituzte. Horrez gain, musika taldeek entseatzeko erabiltzen duten lokal bat kiskali dute. Bi erasoak lotuta dauden ikertzen ari dira. Burua estalita zeramaten bi lagunek Elorrioko EAJren batzokiari eraso egin diote eta herriko musika taldeek entseatzeko erabiltzen duten lokal bati su eman diote.
13:05
eitbcomBerriak EITB Albisteak ![]()
Josu Ternera, Jon Iurrebaso, Thierry eta Igor Suberbiola, #ETA-ren azken negoziatzaileak http://t.co/ADXY6j1l
ETAren azken negoziatzaileak | EITB Noticias
Josu Ternera, Jon Iurrebaso, Thierry eta Igor Suberbiola izan ziren Gobernuarekin batzartu ziren azken negoziatzaileak. Josu Urrutikoetxea, Josu Ternera; Jon Iurrebaso; Javier Lopez Peña, Thierry; eta Igor Suberbiola izan dira Espainiako Gobernuko ordezkariekin aurrez aurre batzartu diren ETAren azken negoziatzaileak. Lau horietatik, Josu Ternera baino ez dago ihes eginda; gainerako laurak, atxilotu egin zituzten.
12:56
GAZTEA GAZTEA ![]()
Fitoren kontzertu bira: urriaren 16an Donostian eta abenduaren 7an, Bilbon!!!!: http://t.co/gUzr2fnZ
Fito, kontzertu bira: urriak 16, Donostian eta abenduak 7, Bilbon | EITB Gaztea
Euskal Herrian bi kontzertu emango ditu: urriaren 16an, Donostian eta abenduaren 7an, Bilbon. Sarrerak maiatzaren 23an jarriko dituzte salgai. 2010eko abenduan bukatu zuen Antes de que cuente diez bira Fito & Fitipaldis taldeak eta urte eta erdi geroago, aurki hamalau hiriburu bisitatuko dituztela iragarri dute.

